Eskuz-eskuko tailerra

Tailerraren deskribapena

Ikastaroa eskuz-eskuko teknikan oinarrizko zein erdi-mailako ezagutza dutenei zuzendua dago.

Irakas-metodoa bikote, hirukote edo taldearen mailaren arabera moldatuko da.
Tailerrak hiru eguneko iraupena izango du eta funtsean porte dinamikoen inguruko teknikak landuko ditu, betiere ariketan parte-hartzen duten figuren norbanakoen gorputz-jarrera eta lerroak zuzenduz mugidenduak kideengan min-kalterik eragin ez dezan.

Horrez gain, gerriko arnesa jantzita egin daitezkeen hainbat truko konplexu ere landuko dira.

Tailerra horrela antolatuko da: ordu erdiko beroketa librea, ordu erdiko talde beroketa, bi saio bikote/hirukote edo kolektibo bakoitzeko gerriko arnesarekin (ordu eta erdiko bat eta 45 minutuko beste bat).

Denbora banaketa ikasle kopuruaren eta horien mailaren arabera moldatuko da.
Amer-en lanari buruzko informazio gehiago: www.amerafricacirc.com

Informazio orokorra:

Egunak: maiatzak 6, 7 eta 8

Ordutegia: 10:00 – 13:00 / 15:00-18:00
Espazioa: Zirkozaurre (Ribera de Deusto, 70B – 48014 Bilbao)
Precio: 95€

Izen-emate epea zabalik dago jada! Bete ezazu inprimaki hau!

Amer_Africa_Enva_3Amer_Africa_Enva_2Amer_Africa_Enva_5