Klown edo pailasoa, gu guztion baitan dagoen hori, emozioa da bere osotasunean, jolasa, gure bizitzetako momenturen batetan barnean ezkutatzen duguna. Ikastaro honetan, hau guztia askatzeko hastapenak jorratuko ditugu, norbera ezagutu eta, esaten den moduan, gizaki gizakienaz gozatzeko.

Jolasen bitartez, hainbat dinamika eta inprobisazioen bitartez landuko dugu begiradaren zabalpena, egoera, hemen eta oraina, taulagaineko zintzotasuna, emozioen adierazpena, entzumena (barnerakoa, kideenganakoa zein publikoarenganakoa). Arrakasta eta porrota… Beti ere ikuspuntu ludiko batetik abiatuta eta taulagainean gozatzea helburutzat izanda.

  • Ordutegia:
    • Astearteak 17etatik 19etara
  • Irakaslea:
    • Ander Basaldua