EMANALDIAREN DATUAK

  • Eguna: Larunbata, abenduak 5
  • Ordua: 12:30etan
  • Tokia: Pabellón 6 (Ribera de Deusto Kalea, 47 - 48014, Bilbao)
  • Prezioa: 10 €

Sarrerak  billeto.es webgunean eta Pabellón 6 espazioko lehiatilan aurkitu ditzakezu. Lehiatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik egongo dira salgai.

LABURPENA

Fruta, barazki eta malabarrez gozatzeko show-a. Bi saltzaile lehian egongo dira prezio baxuenak, kalitaterik altuena eta teknikarik onena nork dituen jakiteko.

‘Hijos de fruta’-k entsalada bat sortu du dendarien artean, “Ona, polita eta merkea!” oihukatuz. Hain produktu osasuntsuak izateko, Miguel eta Noemí, ikuskizun honetako merkatariak, lehiaketa korapilatsu batera iritsiko dira salgai onena nork duen ikusteko. Ikusle guztiei barrez, zirkuz, frutaz eta barazkiz betetako show batera gonbidatzen dizuegu.

Laranjak airean, tomateak errebotean, porruak esku batetik bestera hegan.

Gaurkoz bakarrik, sartu eta erosi, pasa eta ikusi!

IRAUPENA: 50 minutu.
Ikusle guztiei zuzendutako ikuskizuna.

LA TESTA MAESTRA

2017an Miguel Angel Barreto-k eta Noemí Burgos-ek sortu zuten. Zirkua, antzerkia eta umorea uztartzen dituzte, eta gaur egun Madrilen bizi dira.

Bere formakuntzatik, La Testa Maestrak ‘Ganesh’ izeneko pieza labur bat sortu du, Demaineko 40. Mondial du Cirque jaialdian parte hartu zutenarekin. ‘Hijos de Fruta’ ikuskizuna sortu dute ere, bi kulturen arteko talka eta nahasketa oinarri duena eta zirku hizkuntza eszeniko berriak garatzen dituena.