HAZTEGIA, Zirkozaurrek duen sorkuntza proiektua da, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilbao Ekintzak babestutakoa. Haztegi honen baitan, Zirkozaurrek egoitza artistikoetan parte hartzeko deialdia zabaltzen du, honako helburuak bilatuz:

  • Sortzaileek, artistek eta zirko proiektu profesionalen proiektu antolatzaileek izaten duten laguntza eta aholkularitza hobetzea, Euskadin bertan sorkuntzarako espazio bat eskainiz.
  • Espazio bat sortzea amateur zirko artistek sorkuntza eta ikerketa prozesuak garatu ahal izateko, lan mundurako sarbidea erraztuz.
  • Babesa eta aholkularitza eskaintzea programa honetan izena ematen duten proiektu artistikoei, plataforma digitalen eta IKT zerbitzuen bitartez, zein Zirkozaurreko formakuntza eskaintzetan lehentasunezko sarbidea emanaz.

MODALITATEAK

MODALITATE PROFESIONALA

Sorkuntza fasean dauden proiektu artistikoen konpainiei zuzendua. Asko jota 3 proiektu izango dira aukeratuak, gehienez 2 Euskadikoak izanik.

SORKUNTZA LABORATEGI MODALITATEA

Malabaristei zuzendutako laboratoegi hau, lan eta ikerketa prozesu baten bitartez garatuko da, eta sorkuntza berritzaile batekin burutuko da.

TXERTATZE MODALITATEA

Profesionalizatzeko asmoa duten amateur artista edo kolektiboei zuzendua. Amateur diogunean, aurretik zirko konpainia profesional batean lan egin ez duten pertsonez ari gara, bira egin duen sorkuntza artistiko batean parte hartu ez dutenak eta 15 emanaldi baino gutxiago egin dituztenak.


Balorazio eta Ebazpena

  • Balorazio batzordea Gonzalo Andino (Circada-Noletia Festibaleko zuzendaria)-k, Elena Ros (zirkoan espezializatutako profesional independientea)-ek eta Zirkozaurre Elkarteko Zuzendaritza taldeko kide batek osatuko dute.
  • Ebazpena eta erabaki finala EKAINA BUKAERARAKO argitaratuko da.
  • Batzordeko kideak hautagaiekin harremanetan jar daitezke, informazio gehiago eskuratzeko asmoz.
  • Aukeratutako artista eta konpainiek eta Zirkozaurrek egoitza artistikoaren baldintzak adierazten diren hitzarmen bat sinatuko dute, bi aldeen konpromezuak zehaztuz.
  • Egoitza artistikoen egutegia banaka adostuko da aukeratuekin, eta 2018 urtean garatzeko izango da.
  • Beharrizan tekniko eta logistikoak, eta sorkutzaren jarraipena ebaluatzeko, aldebiko bilerak egingo dira aukeratutako taldeekin.

INSKRIPZIOA NOLA BIDALI

Jaitsi dagokizun inprimakia, osatu eta bidali zirkozaurre@gmail.com helbidera.

Kandidatura datuak bidaltzeko eta harremanetarako

  • Azken eguna: 2018ko maiatzak 31.
  • Bidali email bidez zirkozaurre@gmail.com helbidera deialdiaren inprimakia eta gainerako material osagarri guztiak.
  • Mezu honek ezin ditu 10MB gainditu.

Jar zaitez gurekin harremanetan edozein zalantza argitzeko edo edozein informazio jaso nahi izan ezkero.

Nori zuzendua

Sorkuntza fasean dauden proiektu artistikoen konpainiei zuzendua. Asko jota 3 proiektu izango dira aukeratuak, gehienez 2 Euskadikoak izanik.

Abantailak

  • Egoitza artistikoa garatzeko, espazioa lagatzea.
  • Proiektuaren zuzendaritza artistiko edota teknikora bidaratuko den 1000 eta 3000 euro arteko laguntza ekonomikoa jasotzea, hala nola, sorkuntza egoitzak sortarazitako gastuentzako (mugikortasuna, dietak, ostatua).
  • Produkzio, distribuzio eta proiekturaren kudeaketaren inguruko aholkularitza.
  • Haztegia programaren formazio profesionalean parte hartzeko lehentasuna, diruz lagundua.
  • Proiektuarentzako aholkularitza pertsonalizatua (salmenta dossierra osatzea, distribuzio estrategia bat garatzea, fakturazioa, eta abar).

Konpromisoa

  • Lanen erakustaldian parte hartzea egoitza amaitutakoan, Zirkozaurrek ezarritako data batean.
  • Proiekturaren ebaluazio eta difusioaren dispositiboekin elkarlanean aritzea (elkarrizketak, inkestak eta abar) eta irudi eskubideak lagatzea helburu hauetarako.
  • Jasotako diru-laguntzak justifikatzea fakturen bidez.
  • Legez ezarritako behar sozialak betetzea, eta Erantzukizun Zibileko Asegurua izatea.

Irizpideak

  • Kalitate artistikoa eta proiektuaren izaera berritzailea; zentzu honetan, beste disziplina batzuekin elkarguneak kontutan hartuko dira, kultura, zientzia eta gizarte ekonomiaren beste adar batzuetan garatu daitezkeenak.
  • Zirko disziplinen garrantzia.
  • Zuzendaritza artistiko-teknikoa.
  • Proiekturaen bideragarritasuna.

IKERKETA ETA SORKUNTZA LABORATEGIA

Malabaristei zuzendutako laporategi hau, lan eta ikerketa prozesu baten bitartez garatuko da, eta berritzaile batekin burutuko da.

Nori zuzendua:

  • Zirko malabarista profesionalei, Euskadi/Bizkaian bizi direnek izanik lehentasuna.

Abantailak:

  • Sektoreko beste profesional batzuekin elkarlanean aritzeko aukera.
  • Sorkuntza artistikoak garatzeko ideien laborategia.
  • Parte hartzen den sesio kopuruaren araberako laguntza ekonomikoa (artisten hitzarmenaren araberakoa).
  • Haztegia programaren formazio profesionalean parte hartzeko lehentasuna izatea, diruz lagundua.

Konpromezua:

  • Lanen erakustaldian parte hartzea erresidentziak amaitutakoan, Zirkozaurrek ezarritako data batean.
  • Proiekturaren ebaluazio eta difusioaren dispositiboekin elkarlanean aritzea (elkarrizketak, inkestak eta abar) eta irudi eskubideak lagatzea helburu hauetarako.
  • Jasotako diru-laguntzak justifikatzea, fakturen bidez.
  • Legez ezarritako behar sozialak betetzea, eta Erantzukizun Zibileko Asegurua izatea.

Irizpideak:

  • Ibilbide artistikoa.
  • Laborategiarekiko motibazio eta interesa.

Nori Zuzendua:

Profesionalizatzeko asmoa duten amateur artista edo kolektiboei zuzendua.

Amateur diogunean, aurretik zirko konpainia profesional batean lan egin ez duten pertsonez ari gara, bira egin duen sorkuntza artistiko batean parte hartu ez dutenak eta 15 emanaldi baino gutxiago egin dituztenak.

Abantailak:

  • Eskolak eskaintzen dituen disziplina guztietan formazioa jasotzea hiru hilabetez. Disziplina denak ezagutu eta probatutakoan, espazioko irakasleen orientazioaren laguntzaz, disziplina egokiena aukeratu eta egoitza artistikoak irauten duen bitartean formazioa jasotzen jarraitzea.
  • 10-15 minutu inguruko sorkuntza artistiko baten garapenean laguntza jasotzea.
  • Sorkuntza modulua. Sorkuntza batek dituen faseak.
  • Produkzio modulua. Sorkutza baten aurrekontua eta balioa.
  • Kultur Kudeaketa modulua. Enpresak, administrazioak, kultur sektorea…
  • Sorkuntza prozesurako espazioa lagatzea.
  • Sorkuntzaren emaitzak beste publiko batzuekin alderatzeko aukera, bitartekaritza erakustaldietan txertatuz sorkuntza berriak eta beste espazio batzutan aurkezteko aukerak sortuz.
  • Haztegia programaren formazio profesionalaren programan parte hartzeko lehentasuna izatea, diruz lagundua.
  • Proiektuarentzako aholkularitza pertsonalizatua (salmenta dossierra osatzea, distribuzio estrategia bat garatzea, fakturazioa, eta abar).

Konpromezua:

  • Proiekturaren ebaluazio eta difusioaren dispositiboekin elkarlanean aritzea (elkarrizketak, inkestak eta abar) eta irudi eskubideak lagatzea helburu hauetarako.
  • Egoitza proiektuarekin jarraitzea, honen hasieran adostutako epean zehar.
  • Egoitzak irauten duen epean zehar sortzen diren elkarlanetan parte hartzeko prest egotea.

Irizpideak

  • Curriculum artistikoa.
  • Zirko diziplinak.
  • Motibazio eta disponibilitatea.
  • Beste diziplina batzuekin elkarguneak kontutan hartuko dira, kultura, zientzia eta gizarte ekonomiaren beste adar batzuetan garatu daitezkeenak.

Logos para Haztegia 2018 (fondo blanco)