HAZTEGIA, Zirkozaurrek duen sorkuntza proiektua da, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilbao Ekintzak babestua. Haztegi honen baitan, Zirkozaurrek egoitza artistikoetan parte hartzeko deialdia zabaltzen du, honako helburuak bilatuz:

  • Sortzaileek, artistek eta zirko proiektu profesionalen sustatzaileek izaten duten laguntza eta aholkularitza hobetzea, Euskadin bertan sorkuntzarako espazio bat eskainiz.
  • Zirku-artista hasiberrientzako sorkuntza eta ikerketa prozesuen garapenerako espazioa sortzea.
  • Babesa eta aholkularitza eskaintza plataforma digitalen eta IKT zerbitzuen bitartez zein Zirkozaurreko formakuntza eskaintzetan lehentasunezko sarbidea emanaz.

MODALITATEAK

MODALITATE PROFESIONALA

Sorkuntza fasean dauden proiektu artistikoen konpainiei zuzendua.  IZEN-EMATE EPEA ZABALIK!

SORKUNTZA LABORATEGI MODALITATEA

Laborategi hau lan eta ikerketa prozesetara bideratuta dago.
LASTER INFORMAZIO GEHIAGO.

TXERTATZE MODALITATEA

Profesionalizatzeko asmoa duten amateur artista edo kolektiboei zuzendua.
LASTER INFORMAZIO GEHIAGO


Balorazioa eta Ebazpena

  • Balorazio batzordea Pascual Herrero (GAIRE jaialdiko zuzendaria / Garbeo producciones), Rosa Colell (CAU jaialdiko zuzendaria)  eta Zirkozaurre Elkarteko Zuzendaritza taldeko kide batek osatuko dute.
  • Ebazpena eta erabaki finala ABUZTUAREN AMAIERARAKO argitaratuko da.
  • Batzordeko kideak hautagaiekin harremanetan jar daitezke eta hitzordu bat izan, proiektuaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko asmoz.
  • Aukeratutako artista / konpainiek eta Zirkozaurrek egonaldi artistikoaren baldintzakezartzen dituen hitzarmen bat sinatuko dute, bi aldeen konpromezuak zehaztuz.
  • Egoitza artistikoen egutegia hautatuekin adotuko da, betiere 2019 urtean zehar (irailetik abendura artean).
  • Aldebiko bilerak egingo dira aukeratutako taldeekin beharrizan tekniko eta logistikoak zehaztu eta sorkutzaren jarraipena ebaluatzeko.

IZEN-EMATEA

Jaitsi dagokizun inprimakia, osatu eta bidali zirkozaurre@gmail.com helbidera.

Hautagaien datuak bidaltzeko eta harremanetarako

  • Azken eguna: 2019ko abuztuaren 20a.
  • Bidali email bidez zirkozaurre@gmail.com helbidera deialdiaren inprimakia eta gainerako material osagarri guztiak.
  • Mezuak ezingo du 10MBko pisua gainditu.

Jar zaitez gurekin harremanetan edozein zalantza argitzeko edo edozein informazio jaso nahi izan ezkero.

Nori zuzendua

Sorkuntza fasean dauden proiektu artistikoen konpainiei zuzendua. Asko jota 3 proiektu izango dira aukeratuak, gehienez ere horietako 2 Euskadi mailakoak izango dira.

Abantailak

  • Egoitza artistikoa garatzeko espazioa.
  • Proiektuaren zuzendaritza artistiko edota teknikora bideratutako 1.000 eta 3.000 euro bitarteko laguntza ekonomikoa, hala nola, sorkuntza egoitzak sortarazitako gastuentzako (mugikortasuna, dietak, ostatua).
  • Produkzio, banaketa eta proiekturaren kudeaketaren inguruko aholkularitza.
  • Haztegia programaren formazio profesionalean parte hartzeko lehentasuna, diruz lagundua.
  • Proiektuarentzako aholkularitza pertsonalizatua (salmenta dossierra osatzea, banaketa estrategia bat garatzea, fakturazioa, etabar).

Konpromisoa

  • Egindako lanaren erakustaldian parte hartzea egoitza amaitutakoan, Zirkozaurrek ezarritako data eta lekuan.
  • Tokiko kolektiboekin lan egitea, Zirkozaurrek ezarritako esparruan.
  • Proiekturaren ebaluazio eta zabaltze materialetan elkarlanean aritzea (elkarrizketak, inkestak eta abar) eta irudi eskubideak lagatzea helburu hauetarako.
  • Jasotako diru-laguntzak justifikatzea fakturen bidez.
  • Legez ezarritako behar sozialak betetzea, eta Erantzukizun Zibileko Asegurua izatea.

Irizpideak

  • Kalitate artistikoa eta proiektuaren izaera berritzailea; zentzu honetan, beste disziplina batzuekin elkarguneak kontutan hartuko dira, kultura, zientzia eta gizarte ekonomiaren beste adar batzuetan garatu daitezkeenak.
  • Zirko disziplinen garrantzia.
  • Zuzendaritza artistiko-teknikoa.
  • Proiekturaen bideragarritasuna.

IKERKETA ETA SORKUNTZA LABORATEGIA

LASTER INFORMAZIO GEHIAGO

Nori Zuzendua:

Profesionalizatzeko asmoa duten amateur artista edo kolektiboei zuzendua.

Amateur diogunean, aurretik zirko konpainia profesional batean lan egin ez duten pertsonez ari gara, bira egin duen sorkuntza artistiko batean parte hartu ez dutenak eta 15 emanaldi baino gutxiago egin dituztenak.

LASTER INFORMAZIO GEHIAGO


ParaProyectoZKZ