Lau urtetik beherako umeentzat. Familiak beren seme alabekin egon ahal izateko espazioa da hau. Ez da irakasle batek zuzentzen duen ohiko klase bat, honen ordez, espazioa zirko hainbat elementurekin bete eta haurrek jolastu edota libreki adieraz daitezke, beti ere segurtasunez eta zirko elementuak ezagutuz. Tailerrean bi monitorek familiekin lanketa egingo dute elementu horiek guztiak eta nola jorratzen diren ezagutzeko. Era berean, bilatzen duguna familiek ere modu askean zer behar duten espazio honetan adieraztea da.

  • Ordutegia:
    • Osteguna, 17:00etatik 18:30etara.
  • Irakasleak:
    • Bego Peñaranda
    • Zoe Aldekoa

familiar