Uda garaiko udalekuekin egidako apustuari jarraiki, aurten Zirkozaurrek gabonetako zirku-udalekuak antolatuko ditu ere zirko udalekuak izango dira Zirkozaurren!

4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude eta saio bakoitzak 5 orduko iraupena izango du, goizeko 9:00etan hasi eta eguerdiko 12:00etara arte. Bertan, ume eta gaztetxoek zirku arteak hurbiletik ezagutu eta diziplina anitz probatzeko aukera izango dute; besteak beste, malabareak, aireko eta lurreko akrobaziak, oreka edo clown antzerkia.

Jolasen bitartez disoziazioa, erreflexuak, konfiantza eta elkarlana moduko kontzeptuak landuko ditugu.

Gabonetako udalekuek bi asteko iraupena izango dute

  • Abenduaren 24tik 28ra (abenduaren 25a salbu, jaieguna)
  • Abenduaren 31tik urtarrilaren 4ra (urtarrilak 1a salbu, jaieguna)

Izen-emate prezioa: 90€ asteko
Iraupena: 20 ordu (astelehenetik ostiralera, bost orduko saioak).
Ordutegia: 9:00 – 13:00. Parte-hartzaileek sarrera librea izango dute goizeko 8:00etatik Aurrera eta tailerren bukaeran ere ireteera irekia izango da 14:00etatik 14:30era.
Lekua: ZIRKOZAURRE espazioa

Izen-emate epea zabalik! Bete ezazu inprimakia hemen!