EMANALDIAREN DATUAK

  • Eguna: Abenduak 20, igandea
  • Ordua: 19:00 etan
  • Tokia: Zirkozaurre (Ribera de Deusto Kalea, 70B -1ª Planta - 48014, Bilbao) – Artiach-fabrika zaharra.
  • Prezioa: 10 €

Sarrerak salgai daude jada billetto.es webgunean edo leihatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

LABURPENA

Pertsonaia bat, emakume bat. Emakume bakarra bere eromenean, zorotasun errugabea. Haurrek kutsatzen duten erokeria hori. Amets egiteko eta hegan egiteko aukera ematen diguna, buruko txoriek hegan egiten duten bezala.

Lengoaia unibertsal, poetiko eta dibertigarriko ikuskizun familiarra da, non pertsonaia emozio desberdinetatik igarotzen den eta umorearekin jolasten duen beti txoritxo batekin batera, bere bidelagun banaezina izango dena.

Quick change delakoa, aireko begia, bertikalak, hula hoop-ak, baita labana jaurtiketaren bat ere, ikuskizun hau markoztatzen duten zirkuko diziplinak dira.

IRAUPENA: 45 minutu.
Ikusle guztiei zuzendutako ikuskizuna.

SARINI ZIRKO

Zirku konpainia berri hau bakarkako ikerketa artistiko baten ondorioz sortu da eta ‘Txoriak txori!’ ikuskizunaren bidez hasten da.

10 urtez Circortito konpainian (Buenos Aires, 2006-2016) eta hainbat herrialdetako (Espainia, Portugal, Italia, Argentina, Hego Korea) kale antzerki eta arte eszenikoen jaialdi onenetan parte hartuz, ‘DesPistaDos’, ‘No hay 2 sin 3′ eta ‘Lo bueno viene en frascos pequeños’ ikuskizunekin, abentura artistiko berri honetan murgilduko da, bere kabuz.

Sara Álvarez bere haurtzaroko zati bat koltxoneten artean igarotzen du, gimnasia artistikoa/kirol-gimnasia entrenatzen. Hazten doan heinean, acrosporten (portés acrobáticos) munduan sartzen hasten da eta zirkuko prestakuntza espezifikoari ekiten dio Gasteizen, Tae (arte eszenikoen tailerra) malabare programa baten barruan. Bere kezka artistikoa piztu ondoren Buenos Airesera bidaiatzen du, Criollo Zirku Eskolan, La Arena Eskolan eta abarretan zirkuko goi mailako ikasketak osatzeko, trapezioa, akroporteak, bertikalak, hula hoops, clown-a, antzerkia eta abar bezalako espezialitateekin. Gaur egun, Zirkozaurre (Bilbo – Bizkaia), Txiribuelta (Gasteiz – Araba) eta Zirkodomo (Barakaldo – Bizkaia) arte eszenikoetako eta zirkuetako espazioetan aritzen da.