Zirkozaurre Zorrozaurre auzoan, Bilbon, kokatutako zirko arteen sorkuntza eta erakusketen espazioa da, zirko disziplina desberdinak elkarbanatu eta elkarbizitzeko pentsatua eta Bilbo eta EAEra proiektatu daitezen bai zirkoa zein auzoa.

Zirkozaurrez ari garenean, sorkuntzaz, formazioaz eta zirko arteen eta kale antzerkien erakustaldiez ari gara. Formazio eskola eta Erresidentzia Artistikoetan oinarritzen da proiektua.

Sektorearen profesionalizaioa da helburua, 6 urtez garatzen ari garen formazio, sorkuntza edota bitartekaritza proiektuen bitartez.