Binakako/hirunakako aireko akrobaziak tela, trapezio eta sokantomada de manos1

Tailerrak tela,trapezio eta sokan egin daitezkeen talde-ekintzen ezagutza du helburu. Ez da ezinbestekoa aurretik airean talde lanean aritu izana. Oinarrizko figurak ez ezik aurreratuak ere landuko dira taldearen beharren arabera eta esperientzia gehien dutenek penduloan oinarritutako akrobazia ariketak egiteko aukera izango dute.

Informazio orokorra

Tailerrak 12 orduko iraupena izango du guztira eta 4 saiotan banatuko da.

Saio bakoitza beroketa ariketa espezifiko batzuekin hasiko da. Ondoren, irakasleak ezagupen teoriko-praktikoak landuko ditu tarte batean lurrean

(ikusentzunezko materiala ere izango da) eta bukatzeko ikasitakoak praktikan jarriko dira airean.

Egunak: otsailaren 16-17an eta 23-24an

Ordutegia: larunbatetan: 15:00-18:00 / igandeetan: 11:00-14:00

Tokia: Zirkozaurre espazioa (Deustuko erribera, 70B – 48014 Bilbao)

Prezioa: 90€

Izen-emate epea irekita!! Eman ezazu izena berandu izan baino lehen! Inskriba zaitez ondorengo estekan: izen-emate inprimakia