2017/07/14 zirkozaurre

Maitane Azpiroz: Airezko Teknikak

cartel INTENSIVO maitane azpiroz AGOSTO 2017

“ASKATASUNA, ADIERAZPENA ETA TRANSIZIOAK”
Aparatu baten garapen teknikoa, zirko lanen atal oso arrantzitsua da, eta honen bitartez komunikazio lengoaia bat sortu ahal izateak, are interesgarriagoa bihurtzen du.
Tailer hau, gutxieneko ezagutza dutenei eta aparatuaren erabilerara ohituta daudenei zuzenduta dago, eta, bereziki, lengoaia pertsonalaren bila dabiltzanei.

LANKETA TEKNIKOA:
Adierazpen artistikoari lotutako teknika da landuko duguna batez ere. Ariketak, suspentsioaren, garbitasunaren, kontzientziaren, jariakortasunaren eta mugimendu askatasunaren inguruan jorratuko ditugu. Arreta berezia jarriko diogu figura batetik besterako transizioetan, tarteak kontutan hartuz, edo une kritikoei erreparatuz, adierazpenak eta poesiak garrantzia hartzen dutenean.
Dantza ezagutzak ez dira derrigorrezkoak baina lagungarri izan daitezke.

IRAKASLEA: MAITANE AZPIROZ
Dantzarekin hasi zuen ibilbide artistikoa zabaltzeko jakinmin eta nahiak bultzatuta zirkoaren munduan sartzen da. Oreka Zirko Eskolaren (Iruñea, Euskal Herria) sorrera eta formakuntzan parte hartzen du. Gerora, Carampa (Madril)-era hurbildu eta handik formatu autodidakta batekin Italiara doa. Bruselaren instalatu eta bere dantza formakuntzan sakontzen du, trapezio finkoarekin hasten den bitartean. Urtebete geroaro, Touluseko Le Lilo (Frantzia) Zirko Eskola profesionalean sartzeko aukera sortzen zaio.

Genôm (Toulouse) eta Dinamo Danza (Pamplona) konpainiekin egiten du lan, Circus-Tanzia zirkoarekin (Iruñea). Bi bakarreko espektakulu sortzen ditu, zirkoa, dantza eta bideoa elkartzen dutenak (Codex eta Bajo La Balda). Era askotako proiektu artistikoetan parte hartzen du (musika, zirkoa, antzerkia, kalea, eta abar elkartuz). Gaur egun, Rouge Elea (Hendaia) eta Malaxe (Marseila) zurko eta mugimendu konpainiekin egiten du lan, eta baita Markeliñe (Bilbo) antzerki konpainiarekin.

Ikastaroa, aparatuekin esperientzia dutenei zuzentzen zaio: telak, uztaia, sokak…

INSKRIPZIOA EGITEKO ESTEKA
https://goo.gl/forms/5lRAHGlhuVxCEUZs1