ZKZ_ENCUENTRO-2019-TOPAKETA

TOPAKETA

Zirku artisten ZKZ topaketa abenduaren 5a eta 8a bitartean izango da.

Ekitaldiak jatorri ezberdineko artisten harremanen bidez sektorea sendotuko duten sare eta zirkuitu berriak sortu eta lehengoak indarberritzea du helburu nagusi; horrez gain, hiru egunez, zirku garaikideko kalitatezko ikuskizunen egitaraua eskainiko du.

style=”text-align: center;”>Topaketak gainera, auzo eta herritarrekin bat egiteko espazio bat sortu nahi du eta  parte-hartze irekiko zirku hastapenetako tailer batzuk antolatu ditu 4 egunetan zehar (abenduak 5-8) doan.

Horrez gain, herritarrek topaketaren baitan antolatutako ikuskizunez gozatzeko aukera ere izango dute, 5€ko prezioan.

Zirku-galak ere izango ditugu; lehenengoa, Ongietorri gala, ostegunean (abenduak 5) izango da (sarrera: 3€); bigarrena, ostiralean (abenduak 6), (sarrera: 5€) eta hirugarrena eta edizio honetako gala Nagusia izango dena, larunbatean (abenduak 7); bertan, nazioarteko artisten lanak izango dira ikusgai (sarrera: 10€).

Sarrerak Billeto webgunean izango dira salgai edo ZAWP espazioko lehiatilan ikuskizuna baino ordubete lehenago.

Testuinguru horretan, Zirkozaurrek, bere zirkuaren profesionaltasunaren aldeko konpromezuari jarraiki, formakuntzaren aldeko apustua ere egiten du eta zirku-diziplina desberdinetako hainbat ikastaro antolatzen. Tailerrak abenduaren 6 eta 7an izango dira, goizez 10:00etatik 13:00etara bitartean eta arratsaldez 14:00etatik 17:00etara bitartean. Kontsulta ezazu tailerrei buruzko informazioa hemen

Antolatutako tailer eta ikuskizunak Zirkozaurre eta ZAWP espazioan izango dira.