HAZTEGIA 2018 egoitza artistiko programaren oinarriak eta inskripzioa zabaldu ditugu. Honako estekan aurkituko dituzu!
HAZTEGIA Zirkozaurreren sorkuntza proiektua da, Eusko Jaurlaritzaren Sormen Lantegi Programak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak diruz babestutakoa. Haztegiaren barruan, Zirkozaurrek egonaldi artistikoak egiteko deialdia ireki du hurrengo helburuekin :
- Zirku-proiektu artistiko profesionaletako sortzaile, artista eta sustatzaileei ematen zaien laguntza hobetzea, sorkuntzarako leku bat eskainiz Euskal Autonomi Erkidegoan.
- Espazio bat eskaintzea, bertan zirkuartista amateurrek sortze eta ikerketa prozesu bat bizi ahal izan dezaten, haien lanmunduratzea errazteko.
- Programa honetan parte hartzen duten proiektu artistikoei babesa eta aholkularitza ematea, espazioaren plataforma digitalak eta IKT zerbitzuak eskainiz, bai eta Zirkozaurreren prestakuntza profesionaleko programan lehentasunezko sarbidea emanez ere.