HAZTEGIA Zirkozaurreren sorkuntza ­proiektua da, Eusko Jaurlaritzaren Sormen Lantegi Programak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak diruz babestutakoa. Haztegiaren barruan, Zirkozaurrek egonaldi artistikoak egiteko deialdia ireki du hurrengo helburuekin :

  • Zirku­-proiektu artistiko profesionaletako sortzaile, artista eta sustatzaileei ematen zaien laguntza hobetzea, sorkuntzarako leku bat eskainiz Euskal Autonomi Erkidegoan.
  • Espazio bat eskaintzea, bertan zirku­artista amateurrek sortze ­ eta ikerketa­ prozesu bat bizi ahal izan dezaten, haien lan­munduratzea errazteko.
  • Programa honetan parte hartzen duten proiektu artistikoei babesa eta aholkularitza ematea, espazioaren plataforma digitalak eta IKT zerbitzuak eskainiz, bai eta Zirkozaurreren prestakuntza profesionaleko programan lehentasunezko sarbidea emanez ere.

 

:: 2018ko DEIALDIAREN OINARRIAK IKUSI ::

:: 2017ko DEIALDIAREN OINARRIAK IKUSI ::

:: 2016ko DEIALDIAREN OINARRIAK IKUSI ::

:: 2015eko DEIALDIAREN OINARRIAK IKUSI ::

Logos para Haztegia 2018 (fondo blanco)