HAZTEGIA Zirkozaurreren sorkuntza ­proiektua da, Eusko Jaurlaritzaren Sormen Lantegi Programak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak diruz babestutakoa. Haztegiaren barruan, Zirkozaurrek egonaldi artistikoak egiteko deialdia ireki du hurrengo helburuekin :

  • Zirku­-proiektu artistiko profesionaletako sortzaile, artista eta sustatzaileei ematen zaien laguntza hobetzea, sorkuntzarako leku bat eskainiz Euskal Autonomi Erkidegoan.
  • Espazio bat eskaintzea, bertan zirku­artista amateurrek sortze ­ eta ikerketa­ prozesu bat bizi ahal izan dezaten, haien lan­munduratzea errazteko.
  • Programa honetan parte hartzen duten proiektu artistikoei babesa eta aholkularitza ematea, espazioaren plataforma digitalak eta IKT zerbitzuak eskainiz, bai eta Zirkozaurreren prestakuntza profesionaleko programan lehentasunezko sarbidea emanez ere.

Modalitateak

MODALITATE PROFESIONALA

Zirku-konpainiak, sortze-bidean dagoen proiektu artistiko bat dutenak. Gehienez, 3 proiektu hautatuko dira; 2 Euskadikoak eta beste erkidego bateko proposamen artistiko bat.

SORKUNTZAKO LABORATEGIA

Elkartze honen partaide izan nahi duten Euskal Herriko/Bizkaiko zirku,dantza,musika… artista profesionalei zuzenduta.

MODALITATE TXERTATZEA

Artista edo talde amateurrak, zirku garaikideko sorkuntza kolektibo baten parte izan nahi dutenak. Amateur gisa ulertzen da parte-hartzaileek ez direla inoiz zirku-konpainia baten parte izan, ez dutela parte hartu biran ibilitako sorkuntza-lan artistiko batean eta ez dutela egin 15 antzezpen baino gehiago.



Balorazioa eta erabakia

  • Ebaluazio-batzordea osatuko dute Zirkozaurre elkartearen zuzendaritzako kide batek eta zuzendaritzak izendatuko dituen zirku-alorreko 2 edo 4 adituk.
  • Behin betiko erabakia jakitera emango da IRAILEAN.
  • Batzordea hautagaiak kontaktatu ahalko ditu informazio gehiago eskatzeko.
  • Hautatutako konpainiek edo artistek hitzarmen bat sinatuko dute Zirkozaurrerekin, eta horren bidez zehaztuko dira egonaldiaren baldintzak eta hautatutako artisten konpromisoa.
  • Egonaldien egutegia banaka adostuko da hautatuekin eta 2016an burutu beharko da.
  • Beharrizan tekniko eta logistikoak eta sorkuntza-lanen segimendua ebaluatuko dira hautatuekin egingo diren alde biko bileretan.

NOLA BIDALI INSKRIPZIOA

Deskarga deialdiaren imprimakia, bete eta bidali zirkozaurre@gmail.com helbidera.

Hautagaitzen bidalketa eta kontaktua

  • Epemuga: 2016ko abuztuaren 31era.
  • Bidali posta elektronikoz deialdiaren inprimakia, hautagaitza funtsatzeko erabil daitekeen material gehigarriarekin batera, zirkozaurre@gmail.com.helbidera.
  • Hautagaitzaren mezu elektronikoak ezingo du 10MB baino gehiago eduki.

Jasotze-adierazpen bat bidaliko dizugu; osterantzean, kontakta gaitzazu.

Hartzaileak

Zirku-konpainiak, sortze-bidean dagoen proiektu artistiko bat dutenak. Gehienez 3 proiektu hautatuko dira; 2 Euskadikoak eta beste erkidegoko proposamen artistiko bat.

Onurak

  • Espazioa erabili ahal izatea egoitza artistikoa egiteko.
  • 1.000 eta 3.000 EUR bitarteko laguntza, proiektuaren zuzendaritza artistiko edo teknikorako, eta sorkuntza-egonalditik eratorritako gastuetarako ere (bidaiak, egunsariak, ostatua).
  • Ekoizpen, banatze eta egonaldiaren proiektu gestioaren aholkatzea.
  • Lehentasunezko sarbideaHaztegia programaren prestakuntza profesional espezializatuan.
  • Aholkularitza pertsonalizatua proiekturako (salmenta-dosierraren prestaketa, banaketa-estrategia, fakturazioa, etab.)

Konpromisoa

  • Egonaldia amaitzean, egindako lana erakustea, Zirkozaurrek erabakitzen duen datan.
  • Proiektuaren ebaluazio- eta zabalkunde-mekanismoetan parte hartzea (elkarrizketak, lekukotasunak, inkestak, etab.) eta irudi-eskubideak helburu horietarako, eta ez beste ezertarako, ematea.
  • Jasotako zenbatekoa justifikatzea fakturak.
  • Legeak aurreikusitako betebehar sozialak betetzea eta erantzukizun zibileko derrigorrezko asegurua izatea.

Irizpideak

  • Kalitate artistikoa eta proiektuaren alde berritzailea. Horren haritik kontuan hartuko da beste diziplina batzuekiko lotura, zeinak gara daitezkeen ekonomia kulturalaren,zientziaren eta gizartearen alorretan.
  • Zirku-diziplinen garrantzia.
  • Zuzendaritza artistikoa/teknikoa.
  • Proiektuaren bideragarritasuna.

Hautatutako konpainiek edo artistek hitzarmen bat sinatuko dute Zirkozaurrerekin, eta horren bidez zehaztuko dira egonaldiaren baldintzak eta hautatutako artisten konpromisoa. Proposamena 12-16 urte bitarteko zirku eta beste diziplina artistikoen(dantza,musika, artista grafiko…) artistak bat etortzea da, bestelako lan eta ikerketa-proiektuetan sor daitezkeen etorkizunerako harreman profesionalak edo sorkuntza berritzailerako oinarrizko ideiak izateko aukera eskaintzen duelako. Horretarako, MARKELIÑE elkartearen presentzia, koordinazio eta zuzendaritza kontuan izango dugu, proposamen honekin izugarrizko interesa erakutsi duenak.

Hartzaileak:

Elkartze honen partaide izan nahi dituzten Euskal Herriko/Bizkaiko zirku,dantza,musikako… artista profesionalek.

Onurak:

  • Ikerketako laborategian parte hartzea, MARKELIÑE zuzendaritzapean.
  • Beste sektoretako profesionalekin proiektu bateratuak burutzeko aukera.
  • Ideia-laborategia, sorkuntza-lan artistikoak egiteko.
  • Diru-laguntzak saio-kopuruen araberakoa (artistako hitzarmenen arabera).
  • Lehentasunezko sarbidea Haztegia programaren prestakuntza profesional espezializatuan.

Konpromisoa:

  • Egonaldia amaitzean, egindako lana erakustea, Zirkozaurrek erabakitzen duen datan.
  • Proiektuaren ebaluazio- eta zabalkunde-mekanismoetan parte hartzea (elkarrizketak, lekukotasunak, inkestak, etab.) eta irudi-eskubideak helburu horietarako, eta ez beste ezertarako, ematea.
  • Fakturetan jasotako zenbatekoa justifikatzea.
  • Legeak aurreikusitako betebehar sozialak betetzea eta erantzukizun zibileko derrigorrezko asegurua izatea.

Irizpideak:

  • Jarduera artistikoa.
  • Bere jarduera profesionalaren eta beste diziplina artistikoekin lotura.
  • Diziplina artistiko desberdinetan heziketa, ezagutza edo menderatzea.
  • Laborategiarekiko motibazioa eta interesa.

Hartzaileak::

Artista edo talde amateurrak, zirku garaikideko sorkuntza kolektibo baten parte izan nahi dutenak.

Amateur gisa ulertzen da parte-hartzaileek ez direla inoiz zirku-konpainia baten parte izan, ez dutela parte hartu biran ibilitako sorkuntza-lan artistiko batean eta ez dutela egin 15 antzezpen baino gehiago.

Onurak:

  • Hiru hilabetetan eskolak eskaintzen dituen zirku diziplina guztietan hezitzea diziplina guztietaz ohartzeko eta ezagutzeko. Behin diziplina guztiak probatuta, espazioko hezitzaileen aholkuarekin diziplina espezifikoak aukeratu ahal izango dituzte eta kurtso amaiera arte heziz joan daitezke.
  • Pertsona hautatuak sorkuntza artistiko txiki baten parte izan behar dira(10-15minutu).
  • Sortze modulua. Sortze prozesuan jarraitu beharreko fase ezberdinak.
  • Ekoizpen modulua( sorkuntzaren aurrekontua eta produktuaren balioa).
  • Gestio kulturalaren modulua( enpresariala, administrazioa, merkatu kulturala…).
  • Espazioa erabili ahal izatea egoitza artistikoa egiteko.
  • Jendaurrean emaitzak aurrez aurre jartzeko aukera, bitartekoak diren ikastetxe edo bestelako programazio guneetan sorkuntza erakutsiz.
  • Ekoizpen, banatze eta egonaldiaren proiektu gestioaren aholkatzea.
  • Lehentasunezko sarbidea Haztegia programaren prestakuntza profesional espezializatuan.
  • Mentoring programarako sarbidea, Haztegia Amateur 2015ko kideekin.
  • Sorkuntza-lanetik erator litezkeen ikuskizunetarako kontratatua izatea.

Konpromisoa:

  • Proiektuaren ebaluazio- eta zabalkunde-mekanismoetan parte hartzea (elkarrizketak, lekukotasunak, inkestak, etab.) eta irudi-eskubideak helburu horietarako, eta ez beste ezertarako, ematea.
  • Hasieratik ezarritako denboraldia, egonaldi proiektua jarraitzeko agindua hartzen du.
  • Sorkuntza honetatik erator litezkeen emanaldietan parte hartzeko prest egotea.

Irizpideak:

  • Curriculum artistikoa
  • Zirku-diziplinak
  • Motibazioa eta prestasuna
  • Beste arte-diziplina batzuk edo ekonomia kulturalaren, zientziaren eta gizartearen alorreko diziplinak

Logos