nueveuno_cia
Emanadiaren datuak:

  • Eguna: abenduak 6
  • Ordua: 19:30
  • Tokia: papelera eraikina (Deustuko erribera, 17 – Bilbo)
  • Prezioa: 5€

Sarrerak salgai izango dira billeto.es webgunean eta Papelera eraikineko lehiatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

Laburpena:

Egurretik metalera, akustikotik elektronikora, naturaletik konplexura, banakotasunetik kohesiora… Sinergia aurkitu arte. Kontzeptuaren ikuspuntutik eguneroko gaiak jorratzen dira, hala nola, orokorrean indibidualista den gizartearen egokitzapena eta norberaren gatazkak.

Ikuskizuna publikoak hausnarketa eta interpretazio librea egiteko sortu zen. Dramaturgia bi ardatzen gainean dago eraikita: bisuala eta emozionala. Taldean integratu eta elkarri eragiteko prozesuan bilakatzen dira pertsonaiak.

Lanaren eszenografia manipulatzen dute mugimenduzko koreografia zehatzak dituzten egitura desberdinak sortuz. Hori guztia ikuskizunerako propio sortutako soinu bandaren laguntzaz, gauza, pertsonaia eta egoeren eraldaketarekin bat etorriz. Stefano Fabris, Miguel Frutos, Josu Montón eta Jorge Silvestre.

http://www.nueveunocirco.com