Zirku diziplina desberdinetako ikastaroak eskaintzen ditugu, haurrentzako nahiz heldu hasiberrientzat, eta baita esperientzia baduten pertsonentzako ere: aireko akrobaziak, malabareak eta oreka, haurrentzako ikastaroak, aire yoga, 0 eta 3 urte bitartekoentzako zirku librea, bikote akrobaziak eta lurreko akrobaziak, klownak, dantza garaikidea …

Prestakuntza eskaintza zabala, gorputza eta burmuina sormenez lantzeko. Ez duzu esperientzia behar, ikasteko gogoak eta disposizio ona besterik ez… ausartzen al zara?