MASTERCLASS MANO A MANO – FERNANDO MELKI – ESKUZ ESKU MASTERKLASS ikastaroa

4 eguneko eskuz-esku eta akrobazia ikastaroa antolatu du Zirkozaurrek, Fernando Melki artistarekin.

IRAKASLEA: FERNANDO MELKI
Bere formazioa Buenos Aiereseko Circo Criollo eskolan hasi zuen 2000. urtean. Bi urte geroago Vicente Espinosaren tailerretan parte hartu zuen Rogelio Rivelen. 2006tik 2008ra bitartean Sergei irakesle ukraniarraren klaseetan formazioa jaso ondoren, Toulousera joan zen, Pascal Angellierrekin ikasteko.

Zirkozaure oferta una Masterclass de 4 días sobre acrobacias mano-mano con el artista Fernando Melki.

IMPARTE: FERNANDO MELKI
Comenzó su formación en la escuela de Circo Criollo de Buenos Aires en el año 2000, dos años más tarde recibió clases en los talleres regulares de la Rogelio Rivel con Vicente Espinosa, en el año 2006 y hasta el 2008 tomó clases con el profesor ucraniano Sergei que impartía clases en en infec de Barcelona. En el año 2008 me instaló en Toulouse para aprender de manera particular con Pascal Angellier.

Klown sakonketa | Profundización al Clown

prof al clown EUS (gimp)

Zirkozaurre eskolak aurrera darrai!

Izen ematea irekita mantentzen dugu ikasturte osoan zehar, esteka honetan (link) sartuta gure kurtsoetan izena eman dezakezu, ohiko ikastaro zein proposamen berriak topatuko dotuzu bertan. Sartu eta botaiozu begiradatxo bat!

Urtarriletik aurrera, KLOWN SAKONKETA ikastaro berria izango dugu ere, Virginia Imazekin. A ze luxua!

Etzazue aukera galdu!

Zirkozaurre eskola sigue en marcha!

Mantenemos abierta la inscripción durante todo el año, accediendo a este enlace (link) podrás inscribirte a los cursos, tanto a los habituales como a las nuevas propuestas. Accede y echale un vistazo a nuestra oferta.

A partir de Enero, vamos a contar con el nuevo taller PROFUNDIZACIÓN AL CLOWN, con Virginia Imaz. ¡Todo un lujazo!

No pierdas la oportunidad!

prof al clown CAST (gimp)

2017-18 Ikasturteko inskripzioa – ZIRKOZAURRE – Inscripción curso 2017-18

cabecera inscripción ZKZ 17-18

Ongi etorriak denok Zirkozaurre ikasturte berrira!

Dagoeneko zabalik dago Zirkozaurre 2017-18 ikasturteko tailerretan izena emateko inskripzioa. Honako esteka honetako formularioa osatu behar duzu.

Aurten aldaketa gutxi batzuk egingo ditugu Zirkozaurren, eskaintzen dugun zerbitzua hobetzeko asmoz. Informazio guztia atxikituta doa: Zirkozaurre araudia, prezioen inguruko informazio orria, ikasturteko ordutegi eta egutegia eta abar.

Mesedez, irakurri itzazu dokumentu hauek eta edozein zalantza edo konsulta izan ezkero, jar zaitez harremanetan gurekin bulegoko mobil telefonoa (665 595 781)-ren bitartez edo zirkozaurre.escuela@gmail.com helbidera emaila bidalita.

Mila esker!

Maitane Azpiroz: Airezko Teknikak

cartel INTENSIVO maitane azpiroz AGOSTO 2017

“ASKATASUNA, ADIERAZPENA ETA TRANSIZIOAK”
Aparatu baten garapen teknikoa, zirko lanen atal oso arrantzitsua da, eta honen bitartez komunikazio lengoaia bat sortu ahal izateak, are interesgarriagoa bihurtzen du.
Tailer hau, gutxieneko ezagutza dutenei eta aparatuaren erabilerara ohituta daudenei zuzenduta dago, eta, bereziki, lengoaia pertsonalaren bila dabiltzanei.

LANKETA TEKNIKOA:
Adierazpen artistikoari lotutako teknika da landuko duguna batez ere. Ariketak, suspentsioaren, garbitasunaren, kontzientziaren, jariakortasunaren eta mugimendu askatasunaren inguruan jorratuko ditugu. Arreta berezia jarriko diogu figura batetik besterako transizioetan, tarteak kontutan hartuz, edo une kritikoei erreparatuz, adierazpenak eta poesiak garrantzia hartzen dutenean.
Dantza ezagutzak ez dira derrigorrezkoak baina lagungarri izan daitezke.

IRAKASLEA: MAITANE AZPIROZ
Dantzarekin hasi zuen ibilbide artistikoa zabaltzeko jakinmin eta nahiak bultzatuta zirkoaren munduan sartzen da. Oreka Zirko Eskolaren (Iruñea, Euskal Herria) sorrera eta formakuntzan parte hartzen du. Gerora, Carampa (Madril)-era hurbildu eta handik formatu autodidakta batekin Italiara doa. Bruselaren instalatu eta bere dantza formakuntzan sakontzen du, trapezio finkoarekin hasten den bitartean. Urtebete geroaro, Touluseko Le Lilo (Frantzia) Zirko Eskola profesionalean sartzeko aukera sortzen zaio.

Genôm (Toulouse) eta Dinamo Danza (Pamplona) konpainiekin egiten du lan, Circus-Tanzia zirkoarekin (Iruñea). Bi bakarreko espektakulu sortzen ditu, zirkoa, dantza eta bideoa elkartzen dutenak (Codex eta Bajo La Balda). Era askotako proiektu artistikoetan parte hartzen du (musika, zirkoa, antzerkia, kalea, eta abar elkartuz). Gaur egun, Rouge Elea (Hendaia) eta Malaxe (Marseila) zurko eta mugimendu konpainiekin egiten du lan, eta baita Markeliñe (Bilbo) antzerki konpainiarekin.

Ikastaroa, aparatuekin esperientzia dutenei zuzentzen zaio: telak, uztaia, sokak…

INSKRIPZIOA EGITEKO ESTEKA
https://goo.gl/forms/5lRAHGlhuVxCEUZs1

“Aireko Elementuen Segurtasuna” klase praktikoa

Cartel CLASE-PRÁCTICA SEGURIDAD ELEMENTOS AÉREOS (2017)

“AIREKO ELEMENTUEN SEGURTASUNA” KLASE PRAKTIKOA

Uztailak 27, osteguna, 17:00etatik 21:00ak arte, ZIRKOZAURREn
Deustuko Erribera 70b, 1go solairua (Artiach fabrika zaharra) BILBAO
Airezko elementuen muntaia segurtasun neurri guztiekin garatzeko interesa duten artista eta teknikariei zuzendua, airezko elementuak segurtasun neurri guztiekin eskegitzeko oinarrizko ezagutzak jasotzeko klase praktikoa eskaintzen dugu.

IRAKASLEAK: Gorka Pereira, zirko artista eta eskalatzailea

GIDOIA:
– Oinarrizko materialaren aurkezpena
– Oinarrizko korapiloak eta nola lotu, ainguratu eta tentsatu krikak.
– Indar triangeluak
– Nola igo eta jaitsi segurtasunez.
– Materiala nola lotu euskarrietara, eta segurtasuna.

PREZIOA: 20€
Ikasle edo ZIRKOZAURRE erabiltzaileak: 10€
HAZTEGIA Tartekatze modalitatea eta profesionalak BEKADUNAK

Izena emateko esteka:
https://goo.gl/forms/Q3QCflQNErlgVr542