ONGI ETORRI!

ZIRKOZAURRE BLOG

IRAKURRI!

Ate Ireki Jardunaldiak / Jornadas de Puertas Abiertas

Hemen dituzue Zirkozaurreko ikastaroean Ate Irekien Jardunaldiak. Iraileko igande guztietan hainbat ikastaro egingo ditugu, erabat doanikoak. Zatoz gure eskola ezagutzera, irakasleak, inzatalazioak eta disziplinak probatzera.

Jarraian inskripzio formulario bat ixten dizuegu, plaza erreserbatzeko (tailer bakoitzean gehienez 15 ikasle egongo dira).

Ya están aqui las Jornadas de Puertas Abiertas de Zirkozaurre. Todos los domingos de septiembre, tendremos varios talleres completamente gratuitos. Ven a conocer nuestra escuela, nuestros profesores e instalaciones y a probar nuestras disciplinas.

A continuación os dejamos un formulario de isncripción para reservar plazas (solamente podrán acceder a cada taller un máximo de 15 alumnos).

Maitane Azpiroz: Airezko Teknikak

cartel INTENSIVO maitane azpiroz AGOSTO 2017

“ASKATASUNA, ADIERAZPENA ETA TRANSIZIOAK”
Aparatu baten garapen teknikoa, zirko lanen atal oso arrantzitsua da, eta honen bitartez komunikazio lengoaia bat sortu ahal izateak, are interesgarriagoa bihurtzen du.
Tailer hau, gutxieneko ezagutza dutenei eta aparatuaren erabilerara ohituta daudenei zuzenduta dago, eta, bereziki, lengoaia pertsonalaren bila dabiltzanei.

LANKETA TEKNIKOA:
Adierazpen artistikoari lotutako teknika da landuko duguna batez ere. Ariketak, suspentsioaren, garbitasunaren, kontzientziaren, jariakortasunaren eta mugimendu askatasunaren inguruan jorratuko ditugu. Arreta berezia jarriko diogu figura batetik besterako transizioetan, tarteak kontutan hartuz, edo une kritikoei erreparatuz, adierazpenak eta poesiak garrantzia hartzen dutenean.
Dantza ezagutzak ez dira derrigorrezkoak baina lagungarri izan daitezke.

IRAKASLEA: MAITANE AZPIROZ
Dantzarekin hasi zuen ibilbide artistikoa zabaltzeko jakinmin eta nahiak bultzatuta zirkoaren munduan sartzen da. Oreka Zirko Eskolaren (Iruñea, Euskal Herria) sorrera eta formakuntzan parte hartzen du. Gerora, Carampa (Madril)-era hurbildu eta handik formatu autodidakta batekin Italiara doa. Bruselaren instalatu eta bere dantza formakuntzan sakontzen du, trapezio finkoarekin hasten den bitartean. Urtebete geroaro, Touluseko Le Lilo (Frantzia) Zirko Eskola profesionalean sartzeko aukera sortzen zaio.

Genôm (Toulouse) eta Dinamo Danza (Pamplona) konpainiekin egiten du lan, Circus-Tanzia zirkoarekin (Iruñea). Bi bakarreko espektakulu sortzen ditu, zirkoa, dantza eta bideoa elkartzen dutenak (Codex eta Bajo La Balda). Era askotako proiektu artistikoetan parte hartzen du (musika, zirkoa, antzerkia, kalea, eta abar elkartuz). Gaur egun, Rouge Elea (Hendaia) eta Malaxe (Marseila) zurko eta mugimendu konpainiekin egiten du lan, eta baita Markeliñe (Bilbo) antzerki konpainiarekin.

Ikastaroa, aparatuekin esperientzia dutenei zuzentzen zaio: telak, uztaia, sokak…

INSKRIPZIOA EGITEKO ESTEKA
https://goo.gl/forms/5lRAHGlhuVxCEUZs1

“Aireko Elementuen Segurtasuna” klase praktikoa

Cartel CLASE-PRÁCTICA SEGURIDAD ELEMENTOS AÉREOS (2017)

“AIREKO ELEMENTUEN SEGURTASUNA” KLASE PRAKTIKOA

Uztailak 27, osteguna, 17:00etatik 21:00ak arte, ZIRKOZAURREn
Deustuko Erribera 70b, 1go solairua (Artiach fabrika zaharra) BILBAO
Airezko elementuen muntaia segurtasun neurri guztiekin garatzeko interesa duten artista eta teknikariei zuzendua, airezko elementuak segurtasun neurri guztiekin eskegitzeko oinarrizko ezagutzak jasotzeko klase praktikoa eskaintzen dugu.

IRAKASLEAK: Gorka Pereira, zirko artista eta eskalatzailea

GIDOIA:
– Oinarrizko materialaren aurkezpena
– Oinarrizko korapiloak eta nola lotu, ainguratu eta tentsatu krikak.
– Indar triangeluak
– Nola igo eta jaitsi segurtasunez.
– Materiala nola lotu euskarrietara, eta segurtasuna.

PREZIOA: 20€
Ikasle edo ZIRKOZAURRE erabiltzaileak: 10€
HAZTEGIA Tartekatze modalitatea eta profesionalak BEKADUNAK

Izena emateko esteka:
https://goo.gl/forms/Q3QCflQNErlgVr542