EMANALDIAREN DATUAK

  • Eguna: abenduak 19, larunbata.
  • Ordua: 19:00-etan
  • Tokia: Zirkozaurre espazioan (Deustuibarra, 70B -1. solairua Artiach-fabrika zaharrean - 48014, Bilbao).
  • Prezioa: 10 €

Sarrerak salgai daude jada billetto.es webgunean edo leihatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

LABURPENA

Nora zoazen dakizunean… argi duzu aukeratu duzun bidetik zoazela edo, besterik gabe, zure burua eramaten uzten duzu?

Nondik nora gure aukerea berezkoak dira? Ala errutinak baldintzatuta gaude?

‘Aukerak ‘dimentsio metaforiko eta poetikoa duen zirku berriaren proposamena da. Bertan, objektuen manipulazioaren, teknika akrobatikoen eta irudiaren bidez, bizitzaren aukerei, giza harremanei, gure ametsen bilaketari, gure helmugei eta bideei buruz hitz egiten da, soilik joanekoa den bidaia honetan ditugun aukerak.

IRAUPENA: 50 minutu.
Ikusle guztiei zuzendutako ikuskizuna.

THE FUNES TROUP

The Funes Troup 2013ko maiatzean sortu zen, beren bizitza artistiko eta pertsonalean behin eta berriz topo egin duten hiru konpainia ezberdinen batasunarekin. Hainbat topaketak adiskidetasun-oinarri on eta sendoa ekarri zuten, eta proiektu artistiko komun bati bide eman zioten.

Gorka Pereirak (www.debotenbote.com), Rodrigo Lacasak (www.latroupedelarue.com) eta Xabi Larreak (www.xabilarrea.net) osatzen dute. Bakoitzak 15 urte baino gehiagoko ibilbide profesionala du bizkarrean, eta kalitatezko konpainia sortu dute, ilusio berrituekin, publiko guztiari barre eragiteko gogoz. Zirkurako grina bizimodu bihurtzea lortu dutenak.