EMANALDIAREN DATUAK

  • Eguna: Abenduak 26, larunbata.
  • Ordua: 19:00 etan.
  • Tokia: Zirkozaurre (Ribera de Deusto Kalea, 70B -1ª Planta - 48014, Bilbao) – Artiacheko fabrika zaharra.
  • Prezioa: 10 €

Sarrerak salgai daude jada billetto.es webgunean edo leihatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

LABURPENA

‘Adabaki’ nazioarteko clown ikuskizun bat da: keinua. Bi pailazo horien jokoak emozioz, izuz, kolpez eta magiaz beteriko unibertso batera garamatza, eta bertan garrantzitsuena ez da istorioa, bien arteko harremana baizik.

Egunkarien, piloten, maleten eta adabakien artean, pertsonaiek sorpresaz eta umorez beteriko mundu batera garamatzate.

IRAUPENA: 50 minutu.
Ikusle guztiei zuzendutako ikuskizuna.

BAPATEAN ZIRKO

Zirkuaren, clownaren eta antzerkiaren bideak ezagutzeko bidaia da Bapatean. Euren abenturan hainbat eskolatan eta hainbat irakasleren eskutik ikasi dute: Bartzelonan Rogelio Rivel zirku eskolan, Buenos Airesen, Escobar eta Lerchundiko mimo eskolan (mimoa) eta Lleidako Taller de la Escena (txotxongiloak), Rueda Alemana ikastaroa Zahir Circorekin. Eta Eivissan, clown teknikak “International Clown School de Eric de Bont” delakoan. Gainera, Pep Villarekin “ergelkeria” landu dute, Hencarna Las Herasekin (Eivissa) ipuinak kontatzen ikasi dute, Paula del Airerekin trapezioa eta oihalak eta Circo Cidorekin akrobaziak, besteak beste.

Eta ideiaz beterik sentitzen direnean, zirkua eta clown-a batzen dituzte eta ikuskizunak sortzen dituzte, bidea barrez, ikasiz eta ametsetan jarraitzeko. Herri txikiak, herri txiki, ertain eta handiak bisitatu dituzte. Eta hainbat jaialditan parte hartu dute: Buskerfest (Croazia-Montenegro) “Dibertikale” (Gasteiz) “Kaldearte” Gasteiz, “Va de Calle” (Tafalla), “Festival Internacional de Teatro de Calle de Avila”, “Festival de Calle de Santa Coloma”, “Festival de Teatro de Avilés”, “Festival de Calle de Mieres”, “Luna Krea” (Gasteiz). Eta ametsetan, sortzen, antzezten, barre egiten eta barre egiten jarraitzen dugu.