tHE tROUPERS
la finestra_The troupers

Emanaldiaren datuak

    • Eguna: abenduak 8
    • Ordua: 19:00
    • Tokia: papelera eraikina (Deustuko erribera, 17 – Bilbo)
    • Prezioa: 5€

Sarrerak salgai izango dira billeto.es webgunean eta Papelera eraikineko lehiatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

Laburpena

Hainbeste urtetan lanean aritu ondoren, “Bámbola” zirkuak ateak itxi ditu. Atzean gelditu dira karpa, elefantea, animali-hezitzaileak, aizto-jaurtitzaileak, lentejuela, partenaireak, eta beste hainbeste gauza.

Baina oraindik zirkuko 3 artista gelditzen dira eta beti artista izatearekin amestu duen palomita saltzaile bitxia. “The troupers” taldeko kideak klasiko eguneratuak dira; akatsak egitearen beldur ez diren eskujokalariak, akrobata ausartak, altuerei beldurra dieten trapezistak, trukorik gabeko magoak, makillaje bako pailazoak; konplexu bako artistak, alegia.

Gure lau protagonistek beren ikuskizun propioa sortzeko prest daude, teknikak berriztu, eszenatokia berreskuratu eta egungo zirkuan beren lekutxoa topatzeko.

http://www.lafinestranoucirc.com