Discos

Emanaldiari buruzko datuak:

  • Eguna: abenduak 7
  • Ordua: 17:00
  • Tokia: Papelera eraikina (Deustuko erribera, 17 – Bilbo)
  • Prezioa: 5€

Sarrerak salgai izango dira billeto.es webgunean eta Papelera eraikineko lehiatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

Laburpena:

Hauskortasun, desoreka eta tentsio nahasketa, gizon arrunt eta makina konplexu baten istorioa da hau. Gauzak lortzeko ikuspegi irudimentsua, esperimentatzeko nahia adieraztea, bidean olgatu eta jolasten gozatzeko; azken finean, beste mundu batera egindako ihesaldian galtzea da norberaren burua aurkitzeko modurik egokiena,

Erritmoa, adierazgarritasuna, malabarrak, mekanismoak eta mugimenduak dira lan honen oinarri eta abiapuntu, gai birziklatu, bizi eta aktiboekin eginiko eszenografiarekin uztarturik.

http://www.laguasacircoteatro.com/