Ikuskizunak
Zirkozaurrek, Bilboko zirku arteen espazioak, denboraldi honetako ikuskizunak aurkezten dizkizue. Sartu eta ikusi!
Zirkua behar baduzu, hitz egin dezagun.
Zirkozaurrek, Bilboko zirku arteen espazioak, denboraldi honetako ikuskizunak aurkezten dizkizue. Sartu eta ikusi!
Zirkua behar baduzu, hitz egin dezagun.
Nahieran egiten ditugu jarduerak eta ikuskizunak: galak, kalejirak, lantegiak, ad-hoc eta site-specific erako ekitaldiak.
Ekitaldiak jatorri ezberdineko artisten harremanen bidez sektorea sendotuko duten sare eta zirkuitu berriak sortu eta lehengoak indarberritzea du helburu nagusi.
Antolatutako tailer eta ikuskizunak Zirkozaurre espazioan eta Papelera eraikinean (laister Kunsthal diseinu zentruaren egoitza) izango dira eta topaketako parte-hartzaileek ekitaldirako espresuki egokitutako Bizinahi espazioan hartuko dute ostatu (antzinako Vicinay fabrika).
Topaketan izen emateak antolatutako egitarau guztian parte hartzeko aukera ematen du. Kontsulta ezazu egitarau osoa hemen
Topaketako izen-ematearen prezioak
Azaroaren 20a arte: 35€
Azaroaren 21etik abenduaren 1era: 40€
Abenduaren 2tik aurrerra: 45€
Testuinguru horretan, Zirkozaurrek, bere zirkuaren profesionaltasunaren aldeko konpromezuari jarraiki formakuntzaren aldeko apustua egiten du eta zirku-teknika eta kudeaketari buruzko hainbat ikastaro antolatzen. Tailer gehienak, topaketa baino astebete lehenago izango dira, konkretuki abenduaren 1etik 5 era eta gutxi batzuk abenduaren 3tik-7ra. Kontsulta ezazu tailerren informazio guztia hemen.
Topaketak gainera, auzo eta herritarrekin bat egiteko espazio bat sortu nahi du.
Horregatik, kalean ere parte-hartze irekiko zirku hastapenetako tailer batzuk antolatu dira ostiral eta larunbatean (abenduak 7 eta 8) goizeko 11:00ak eta 13:00ak bitartean.
Horrez gain, herritarrak topaketaren baitan antolatutako ikuskizunez gozatzeko aukera ere izango dute, 5€ko prezioan.
Bi gala ere izango ditugu; lehenengoak, ostiralean (abenduak 7) EZE-ko (Euskal Zirku Elkartea) artisten emankizunak izango ditu protagonista (sarrera: 10€) eta bigarrenak, topaketako gala haundia izango denak, larunbatean (abenduak 8) topaketan parte-hartuko duten bertoko eta kanpoko maila handiko artisten lanak izango ditu ardatz nagusi (sarrera: 12€).
Sarrerak Billeto webgunean izango dira salgai edo “Papelera” eraikineko lehiatilan ikuskizuna baino ordubete lehenago.
Zirko eskola bat dugu, ikasturte osoan zehar jarduera asko egiten ditugu. Aurten, ikastaro desberdin asko izango ditugu, zirko disziplina desberdinak jorratzeko: eskujokoak, akrobaziak, bertikalak, clown, haur zirkoa, airekoak, aireko yoga…
Eskaintza formatibo zabala dugu, gorputz eta adimena modu sortzailean lantzeko. Ez da esperientzia behar, gogoak eta ikasteko nahia besterik ez. Eskolako ohiko jarduerez gain, gure eskolan beste jarduera asko jorratzen ditugu, hala nola profesional ezagunekin antolatutako ikastaro trinkoak (Masterclass) edota Gabonetako, Aste Santuko eta udako koloniak. Talde itxiekin ere antolatu ditzakegu ekintza hauek.
Uda garaiko udalekuekin egidako apustuari jarraiki, aurten Zirkozaurrek gabonetako zirku-udalekuak antolatuko ditu ere zirko udalekuak izango dira Zirkozaurren!
4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude eta saio bakoitzak 5 orduko iraupena izango du, goizeko 9:00etan hasi eta eguerdiko 12:00etara arte. Bertan, ume eta gaztetxoek zirku arteak hurbiletik ezagutu eta diziplina anitz probatzeko aukera izango dute; besteak beste, malabareak, aireko eta lurreko akrobaziak, oreka edo clown antzerkia.
Jolasen bitartez disoziazioa, erreflexuak, konfiantza eta elkarlana moduko kontzeptuak landuko ditugu.
Gabonetako udalekuek bi asteko iraupena izango dute
Izen-emate prezioa: 90€ asteko
Iraupena: 20 ordu (astelehenetik ostiralera, bost orduko saioak).
Ordutegia: 9:00 – 13:00. Parte-hartzaileek sarrera librea izango dute goizeko 8:00etatik Aurrera eta tailerren bukaeran ere ireteera irekia izango da 14:00etatik 14:30era.
Lekua: ZIRKOZAURRE espazioa
Izen-emate epea zabalik! Bete ezazu inprimakia hemen!
ZIRKOZAURRE, Zirku Arteen Espazioak, zirku-artistak profesionalizatzeko konpromisoa hartu du, egoitza artistikoak antolatzen ditugu eta erreferentziazko sormen haztegia gara.
Gure guneak konpainia desberdinen egoitza artistikoak biltzen ditu eta, bestalde, Haztegia proiektua ere nabramentzekoa da, Zirkozaurrek antolatzen duena.
Zirkozaurre, Bilboko Udalarentzako, De Mar A Mar / Pirineos de Circo proiektuaren laguntza teknikoaz arduratzen da, FEDER fondoen laguntzarekin, 2016-2019 hiruurtekoan garatzen dena.
Proiektu horren baitan, hainbat erresidentzia artistiko eta bitartekaritza ekintzak burutuko dira Zirkozaurre egoitzan.
Honakoetan hartu dugu parte: